Joan eduki nagusira

Enpresetarako ikerketa

Enpresentzako ikerketa

BRTA aliantzaren eta hura osatzen duten zentroen helburu nagusia Euskal Herriko ekoizpen-, industria- eta enpresa-sektorearen beharrei eta erronkei erantzutea da, zientzia eta teknologia abiapuntutzat hartuta. Azken batean, euskal enpresa-sareari soluzio lehiakorrak eskaintzeko egiten dugu lan.

Horretarako, BRTAren ardatz estrategikoak I+Garen balorizazioa eta teknologiaren transferentzia dira. Alde batetik, ikerketen emaitzak modu eraginkorrean babestu eta merkaturatu behar dira, hala nola, oinarri teknologikoko enpresa berriak sustatuta eta sortuta. Bestalde, etengabe laguntzen diegu enpresei, bereziki enpresa txiki eta ertainei, berritzaileagoak eta lehiakorragoak bihur daitezen.

ETE bat al zara?

Lehiakortasuna da gaur egun enpresek gainditu behar dituzten erronka nagusietako bat. Produktuan eta prozesuan berritzeak enpresen lehiakortasuna sendotzen du.

Esteka ETE bat zara atalera

Ekintzailetza

Basque Tek Ventures transferentzia teknologikoko Venture Builder bat da, eta Eusko Jaurlaritza eta SPRI ditu buru, BRTArekin SPRI taldeko Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarekin eta SPRIren partaidetza duten BICekin elkarlanean. Eragin handiko startupak eraikitzea sustatzen eta babesten du.

Esteka Basque Tek Ventures-era

Enpresa bat al zara?

Enpresen beharrei erantzuten diegu, eta I+G eta teknologia transferentzia proiektuetan lan egiten dugu lankidetzan, soluzio teknologikoak eskaintzeko.

Esteka Enpresa bat zara atalera