Joan eduki nagusira

Enpresa bat zara?

Enpresa bat al zara?

BRTAko zentroekin elkarlana

Berrikuntzak sortzea elkarlan kontua da, eta horrek bazkideak eskatzen ditu. Ezagutza garatzea ahalegin bateratua da. Hori egunero ikusten dugu BRTAn. Horregatik enpresek, sektore publikoko erakundeek eta beste erakunde batzuek maiz egiten dute lan gurekin. Lankidetzak forma asko hartzen ditu, hala nola kontratupeko I+G proiektuak, elkarte publiko-pribatuak, teknologia-transferentzia eta bazkideen bilaketa. Horretan lagundu diezazukegu BRTAn.

Elkarlanean gauzatzen ditugun I+G proiektuak

Enpresen beharrei erantzuten diegu, eta elkarlanean gauzatzen ditugu I+G proiektuak, soluzio teknologikoak aurkitzeko.

Zure enpresa, erakunde edo sektore publikoko fundaziorako ikertu nahi zenukeen zerbait badago, ikerketa-proiektu bat eska dezakezu. Adituak bilatzeaz gu arduratzen gara.

2.252

bezero enpresa

816 M€

fakturazio induzitua enpresa bezeroetan

Lizentziak eta patenteak

BRTA aliantzako zentroek egindako ikerketak produktu eta prozesuen berrikuntza ugari dakartza. Asmakuntza edo aktibo teknologikoak heldutasun-maila egokira iristeko eta merkaturatzeko, jabetza intelektuala eta industriala babesteko eta ustiatzeko prozesu efizienteak eta eraginkorrak sustatzen ditugu. Enpresek abantaila lehiakorra lortu dezakete babestutako jabetza eta lizentziak eskuratuz eta teknologia berezien aplikazio komertzialak bereganatuz.

137

pantente 2023an

15 M€

diru-sarrerak lizentzia eta patenteengatik 2023an

Lankidetza publiko-pribatua

Enpresek eta erakunde publikoek ere gurekin lan egin dezakete elkarketa publiko eta pribatuetan; elkarketa horiek epe motzeko proiektua edo epe luzeko programa izan daitezke. Jarduera horiek eskariaren araberako programen esparruan sartzen dira, edo berariaz ETEentzat diseinatu den ezagutzak transferitzeko programaren esparruan.

Azpiegituren mapa

Enpresa bat zara, eta saiakuntzak edo probak egiteko azpiegitura bereziak behar dituzu?

Basque Research & Technology Alliancek (BRTA) garatu du mapa. Mapa horrek aliantzako 17 kideen azpiegitura zientifiko eta teknologikoei buruzko informazioa jartzen du enpresen eskura.

17 zentroren datuak kontsultatu daitezke publikoki, bai ikerketa-zentroenak, bai ikerketa kooperatiboko zentroenak; zentro horietan X ekipamendu daude.

Ekimen horrekin, ikertzaile, zentro eta enpresen arteko elkarlana bultzatu nahi da, eta komunikazio dinamikoa eta diziplinartekoa sortu, baita gaitasunak kanpora proiektatu ere.