Ezagutu
I+Grako euskal aliantza
BRTA partzuergoak etorkizuneko erronka sozioekonomikoei aurrea hartzen die, nola globalak hala Euskadikoak, eta, haiei erantzuteko, ikerketara eta garapen teknologikora jotzen du, eta nazioartean proiektatzen da. BRTAko zentroak elkarlanean aritzen dira ezagutza sortzeko eta euskal gizartera eta industriara transferitzeko, berritzaileagoak eta lehiakorragoak izan daitezen.
17 zentrok osatzen dute BRTA aliantza, eta zentro teknologikoak eta ikerketa kooperatiboko zentroak daude tartean: Azterlan, Azti, Ceit, CIC bioGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Leartiker, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech, Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin.
BRTA datutan
Antolatzaileak
Egitura
BRTAko staffa
Kokapena
BRTAren helbidea:
Basque Research & Technology Alliance (BRTA),
Kurutz Gain Industrialdea 10,
20850 Mendaro,
Gipuzkoa