Joan eduki nagusira

Antolaketa

BRTAko Staffa

Rikardo Bueno Zabalo

Rikardo Bueno Zabalo, zuzendari nagusia

Rikardo Bueno Industria Ingeniaritzan doktorea da, eta BRTAren zuzendari nagusia. BRTA 17 zentroren arteko aliantza da, nola zentro teknologikoak hala ikerketa kooperatiboko zentroak.

BRTA zuzentzen hasi aurretik, TECNALIAn lan egin zuen, era guztietako erantzukizuneko lanpostuetan, bai fabrikazioaren ikerketan, nagusiki industria-sareari teknologia berriak transferitzeko, bai nazioartekotzean, aktibo teknologikoen garapenean liderrak diren Europako erakundeekin batera lan egiteko.

Fabrikazioko berrikuntzari buruzko Europako jarduera eta ekimenetan ere hartu du parte Rikardok. Manufuture-ko kidea da, Fábricas del Futuro elkarte publiko-pribatuko aholkularitza-talde industrialaren (AIAG) presidentekidea izan da, eta EIT Manufacturing-eko eta Euskadin duen nodoko sustatzaileetako bat izan da. Ekimen horietan parte hartzea eragin duen ideia manufaktura-sektoreko I+Garen «arloa zabaltzea» izan da beti, Europako industria berritzaileagoa izan dadin eta, horrenbestez, lehiakorragoa ere bai mundu mailan.

Garbiñe Manterola

Garbiñe Manterola Agirrezabalaga, Transferentziako arduraduna

Garbiñe Ingurumen Zientzietan lizentziaduna da (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, 2002), Fisika Aplikatuan doktorea (Nafarroako Unibertsitatea, 2009), eta Zientziaren eta Berrikuntzaren Kudeaketa masterra du (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, 2021). Bere ibilbide profesionalean, ikerketa-postu askotan egin du lan, nola arlo akademikoan hala enpresa industrialetan. Nagusiki ingurumen-teknologietan du eskarmentua, bereziki hondakin-uren tratamendu aurreratuan eta baliabideen berreskurapenean.

Gaur egun, BRTAko Ezagutzaren Transferentziaren kudeatzailea da, eta haren eginkizun nagusia da aliantzako zentroetan sortzen den ezagutza enpresei zabaltzeko baldintzak sendotzea, haien lehiakortasuna areagotzeko. Finantza Jasangarrien Europako Plataformako kidea izan zen 2020tik 2022ra.

Jon Kepa Gerrikagoitia

Jon Kepa Gerrikagoitia Arrien, Zientziako eta Teknologiako arduraduna

Jon Kepa Gerrikagoitia ingeniari informatikoa da (Deustuko Unibertsitatea, 1993), Software Ingeniaritza masterra du (Deustuko Unibertsitatea, 1995), eta Informatikan doktorea da (Mondragon Unibertsitatea, 2006). Bere ibilbide profesionalean, unibertsitateko irakasle izan da, eta zentro teknologietako eta industriako ikertzaile. Konputazio-zientzietan eta datu-zientzian zentratu da, eta, besteak beste, software-arkitekturetan, web-ingeniaritzan, datu-ingeniaritzan eta machine learning-ean espezializatu da. Haren aplikazio-esparru nagusia fabrikazio aurreratua izan da, eta fabrikazio-teknologian espezializatuta dagoen IDEKOko IKTetako eta Automatizazioko ikerketa-taldearen buru izan da. Haren lanaren helburua da automatizazio digitalaren eta datu-zientziaren arloko azken berrikuntzak ekoizpen industrialean txertatzea, 4.0 industriaren esparruan, industria makina-erremintaren fabrikatzailearen ikuspegitik digitalizatzeko asmoz.

Larraitz Pérez Martínez

Larraitz Pérez Martinez, Administrazioa

Larraitz Perez Enpresen Kudeaketako eta Zuzendaritzako goi-mailako teknikaria da (Kudeaketa Eskola, 2001), Administrazioko eta Finantzetako goi-mailako teknikaria IURRETA LHII, 2008), Enpresa Zientzietan diplomaduna (2010), eta MBA unibertsitate-masterra du, Finantza Zuzendaritzako aipamena (Mondragon Unibertsitatea, 2014).

15 urtetik gorako esperientzia du administrazioan eta kudeaketan, eta bere ibilbide profesionalean inguruko zenbait enpresa industrialetan egin du lan. 2008an, Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko ibilbideari ekin zion: IK4 aliantzan sartu zen, administrazioko arduradun eta zuzendaritzako idazkari gisa, eta, gero, 2020an, BRTAn.

Gaur egun, administrazioko arduraduna da BRTAn, partzuergoko administrazio-sailaren buru da, zuzendaritza nagusiari laguntzen dio, eta aliantzaren barne-kudeaketa egokia koordinatzen du.

Unai Zabala

Unai Zabala Gonzalez, komunikazioko teknikaria

Unai Zabala Ikus-entzunezko Komunikazioan unibertsitate-graduduna da (Mondragon Unibertsitatea, 2019), eta Marketin Digitala unibertsitate-masterra du (Mondragon Unibertsitatea, 2021). Bere ibilbide profesionalean, errealizazioko laguntzaile eta komunikazioko teknikari gisa lan egin du. Nagusiki diseinu grafikoan, datuen analisian eta interpretazioan, bideogintzan eta ekitaldien kudeaketan da trebea. Bere ibilbide profesionalean, enpresa askotan egin du lan komunikazioko teknikari gisa; besteak beste, IDEKO zentro teknologikoan. Gaur egun, komunikazioko teknikaria da BRTAn (Basque Research & Technology Alliance), eta haren jarduera nagusia BRTAren jarduera lokalki eta globalki sustatzean oinarritzen da.

BRTAren egitura

Estructura de la organización: Asamblea General - Comité Directivo - Comisión CT - Comisión industrial e International Advisory