Industria adimenduna

Industria adimenduna
Industria adimendunaren lehentasun estrategikoa Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialaren motorretako bat da. Arlo horrek iraganeko aldaketa teknologikoetara egokitzen jakin du, eta, gaur egun, hobeto prestatuta dago laugarren industria-iraultzaren paradigmako erronkei aurre egiteko.
BRTA aliantzak agenda bat sortu du industria adimendunaren arloan ikertzeko, eta, beraz, hau guztia aztertzeko eta erakusteko:
- Euskadiko eta Europako egoera
- Joeren analisia
- Erronka teknologikoak
- Euskal industriaren beharrak eta aukerak
- BRTAko agenteen gaitasuna erakustea, erronka teknologikoen arabera banatua
Agenda hori eskura dago, eta deskargatu daiteke:

