Mugikortasunaren inguruko topaketa
Ekitaldiaren deskribapena
Aurten, Noticias de Gipuzkoak ale berezi bat kaleratuko du, eta bertan Gipuzkoaren etorkizuna lau arlotatik aztertuko dugu: ekonomia, gizartea, ingurunea eta gazteria.
Gure ingurunean zentratutako topaketan hainbat mahai-inguru antolatuko dira, gai ezberdinak jorratzeko. Horietako bat mugikortasun jasangarria izango da; bertan aurkeztuko dira Gipuzkoan mugikortasun arduratsu eta jasangarriaren inguruan egiten ari diren ekimenak, gure lurraldea eremu horretan erreferente bihurtzeko helburuarekin.
Testuinguru honetan, aipatzekoa da BRTAren ikerketa-ardatz nagusietako bat, hain zuzen ere, mugikortasun jasangarri eta adimenduna dela; horretarako, ikerketa-agenda bat eta aliantza osatzen duten zentroen gaitasunen mapa bat garatu ditugu.
Noticias de Gipuzkoak gogoeta egiteko eta esperientziak partekatzeko gune hau irekiko du, etorkizun jasangarriago eta energetikoki eraginkorrago baterantz nola aurrera egin aztertzeko.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Noticias de Gipuzkoa
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldia
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 3
- Ordutegia:
- 09:30-12:00
