Joan eduki nagusira

Bultzada berri bat Koordinazioan euskal gaitasun zientifiko-teknologikoak industria eta gizarte sarera iristea sustatzeko

Argitalpen-data: 

deustobusinessopenalumni.es

Eremu zientifiko-teknologikoan masa kritikoa antolatzea eta bilatzea industria eta ekonomia indartzeko palanka nagusietako bat da eta, baita lurralde mailako berrikuntza eta lehiakortasun  handitzeko ere. Artikulu honetan, Euskadiko esparru teknologikoak joan den mendeko 80ko hamarkadatik gaur arte izan duen bilakaera deskribatzen da. Bilakaera horren ezaugarria da ehun ekonomikoaren beharretara eta tokiko zein nazioarteko testuinguru-aldaketetara egokitu izana. Era berean, BRTA euskal partzuergo zientifiko-teknologikoaren ibilbide laburra azaltzen da. Partzuergo horrek, bere lehen bosturtekoan, bere misioaren hedapenaren emaitza batzuk jaso ditu, hau da, euskal eragile zientifiko-teknologikoen arteko lankidetza sustatzea, batez ere Euskadiren erronka industrialei erantzuteko eta I+Gko nazioarteko erreferenteekin lehiatu eta lankidetzan aritu ahal izateko.

Irakurri artikulu osoa euskal ekosistema zientifiko-teknologikoaren bilakaerari eta BRTAren zereginari buruz (leiho berri batean irekitzen da)

Artikulu hau erderaz irakurri nahi baduzu, egin klik hemen. (leiho berri batean irekitzen da)