BIKAINTEK 2025: Euskal Autonomia Erkidegoan doktore-titulua duten ikertzaileak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+G proiektuak garatzeko laguntza programaren deialdia.
Helburua |
I+G proiektuak garatzen laguntzea, doktore-titulua duten ikertzaileak sartuz eta enpresetan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile jakin batzuetan doktoretza industrialak eginez, euskal produkzio-sarearen lehiakortasuna areagotuz talentua sartuta. |
||||||||
Onuradunak |
• Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak eta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren ikerkuntza kooperatiboko zentroak, teknologia-zentroak eta enpresetako I+G unitateak. |
||||||||
Diruz lagun daitezkeen jarduerak |
• Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko. • Industria-doktoregaiak kontratatzea, industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita. |
||||||||
Kontratazioaren baldintzak |
Doktore tituludunak kontratatzeko: • Kontratazioa, 2024ko apirilaren 19ren ondoren burutua, EAEn kokatuta dagoen ekoizpen-instalazio batean. • 24 hilabeteko etengabeko kontratuak. • Urteko gutxieneko ordainsari gordina: 35.000 euro.
Industria-doktoretza tesiak egiteko: • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) integratutako eragileek, Ikerketa Kooperatiboko Zentroen eta Teknologia Zentroen kategorietan, 2024ko apirilaren 19tik aurrera kontratatu behar dituzte langileak. • Enpresetan eta Enpresetako I+G unitateetan plantillako langileak edo kontratazio berriak izan daitezke. • EAEko unibertsitate-zentro batean doktorego programa batean matrikulatzea (lehenengo matrikula deialdiaren urtean). • 4 urteko kontratua. • Urteko gutxieneko ordainsari gordina: 22.000 euro. • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide direnek aurkeztu beharko dute industria-ikerketako proiektuan interesa adierazi duen enpresa baten gutuna. |
||||||||
Diruz lagundu daitezkeen kostuak |
• Kontratazio kostuak • Zeharkako kostuak (kostu zuzenen %15) • Egonaldietara bideratutako gastuak (doktoregaien lerrorako soilik) • Diruz lagundu daitezken kostuen gehienekoa: - 60.000 € doktoreen lerrorako - 40.000 € doktoregaien lerrorako |
||||||||
Diru-laguntzen zenbatekoa |
|
||||||||
Epea |
• Eskaera-epea: 2025eko martxotik 13tik apirilaren 14 arte zabalik. |
||||||||
Aurrekontua guztira |
• 5.719.687 euro [2.659.687 euro doktoreen kontratazioetarako eta 3.060.000 euro doktorego-industrialetarako] |
||||||||
Kontaktuak |
Tlfno:945 019 985;g-martinez@euskadi.eus Gonzalo Martinez |
||||||||
Agindua |
AGINDUra joan |
||||||||
Deialdia |
DEIALDIra joan |