Joan eduki nagusira

Talentua

Talentua

Talentuak bultzatzen ditu ikerketa, teknologia eta berrikuntza. Mundua gero eta lehiakorragoa eta dinamikoagoa da; pertsona talentudunak edukitzea, abantaila izateaz gain, beharra ere bada. Frogatuta dago talentua aitortzen, baloratzen eta zaintzen duten erakundeek hobeto egin diezaieketela aurre etorkizuneko erronkei.

BRTA aliantzako zentroek enplegu duina, kontziliazioa eta laneko giro ona eskaini nahi dituzte. Gure ustez, talentua erakartzeko eta atxikitzeko, funtsezkoa da enplegatuen garapen profesionala eta ongizate pertsonala baloratu eta errespetatzen duen ingurune bat sortzea.

Badakigu erabakigarria dela lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka osasungarria aurkitzea gogobetetasunerako eta produktibitaterako. Hori dela eta, lan-malgutasuneko politikak ezartzen ditugu, lanetik kanpoko erantzukizunak eta konpromisoak hobeto kudeatzeko. Gure ustez, malgutasun hori emanda, langileen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, sormen eta eraginkortasun handiagoko giroa sustatu ere egiten dugu.

Laneko giro ona gure beste lehentasun bat da. Ahalegin handia egiten dugu errespetua, lankidetza eta inklusioa sustatzen dituen eremu bat sortzeko. Aniztasuna baloratzen dugu, eta ahots guztiak entzuten eta kontuan hartzen direla ziurtatzeko egiten dugu lan. Gure helburua da pertsona guztiak baloratuta eta babestuta sentitzea, eta horrek taldean kohesio eta motibazio handia dakar berekin.

Gainera, garapen profesionalarekinkonprometituta gaude. Etengabeko trebakuntzarako eta hazkunderako aukerak eskaintzen ditugu, eta guztiek beren ibilbideetan aurrera egiteko beharrezko tresna eta baliabideak eskura ditzaketela ziurtatzen dugu. Garapenean inbertituta, gure erakundea indartzeaz gain, langileen gogobetetasuna eta konpromisoa sendotu ere egiten ditugu.

Laburbilduz, BRTA aliantzako zentroek ahalegin handia egiten dute enplegu duina eskaintzeko, lana eta bizitza pertsonala kontziliatu daitezen eta lanean giro ona nagusitu dadin. Gure iritziz, taldea zainduz gero, arrakastarako eta etengabeko berrikuntzarako oinarri sendo bat eraikitzen ari gara.

Ibilbide profesionala