Joan eduki nagusira

VICOMTECH

Vicomtech eraikina

VICOMTECH

Vicomtech zentro teknologiko bat da, adimen artifizialean, visual computing-ean, interakzioan eta askotariko jarduera-sektoreetan duten aplikazioan espezializatua. Teknologiak ikertzen eta garatzen dituzte, beti merkatuaren eskaria kontuan hartuz eta enpresei benetako soluzio digitalak eskainiz.

Zubia egiten dute oinarrizko ikerketaren eta industriaren artean, eta teknologia transferitzen dute, enpresak lehiakorragoak izan daitezen. Bere espezializazio inkrementalari esker, Vicomtech-ek teknologiarik aurreratuenak barne hartzen dituzten software-liburutegi jabeetan oinarritutako balio handiko aktibo teknologikoak jartzen ditu enpresa-sarearen eta gizartearen esku.

Kudeaketan, erreferentzia bihurtu den metodologia integrala du; metodologia horrek prozesuak optimizatzen ditu, baita teknologia enpresetara modu gardenean transferitzeko prozesua ere. Gainera, nabarmentzekoa da haren ibilbide profesionalen sistema aitzindaria, koherentea eta objektiboa, zeinak ikerketa aplikatuaren arloan pertsona trebatzea eta garatzea ahalbidetzen baitu.

Ikerketa-ildoak:

  • Visual computing & Interaction
    • Computer graphics
    • Computer vision
    • Digital media
    • Dialogue & Speech
  • Artificial intelligence
    • Machine learning
    • Visual analytics
    • Data intelligence
    • Language processing
    • Digital security

HEAD OFFICE: 

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,Mikeletegi pasealekua, 57, 20009 Donostia

Telefonoa:

+34 943 309 230

Posta elektronikoa:

info@vicomtech.org
Vicomtech Vicomtech eraikina Vicomtech Lab