INDTech 2024 EBren konferentzia bat da, teknologia industrialei buruzkoa. Namur, Belgikan gauzatuko da 2024ko ekainaren 3tik 5era bitartean.
Azoka hiru kokapenetan banatuta egongo da:
- "Théâtre de Namur"
- "Bourse"
- The "Halle Al 'Chair"
Azokan 38 erakusketari egongo dira, goian aipatzen diren hiru lekuetan banatuta. BRTAren standa "Halle Al 'Chair"-en egongo da, konkretuki, 35. standean. Gainera, BRTAtik Jon Kepa Gerrikagotia, arduradun zientifiko-teknologikoa bertaratu da, eta oso balorazio positiboa egin du ekitaldiari buruz: "BRTAk aukera izan du industriarekin eta ikerketa-erakundeekin konektatzeko eta gure aliantzaren potentzial berritzailea frogatzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure standa bisitatu eta beren ideiak eta esperientziak partekatu zituzten guztiei. Industria-teknologien etorkizuna gidatzeko konpromisoa dugu."