Joan eduki nagusira

BRTAk Japoniako hiru prefektura bisitatu ditu

Argitalpen-data: 

Basque Research & Technology Alliance (BRTA) Japoniako Hiroshima, Aichi-Nagoya eta Tokioko Prefekturak bisitatzera doa. Bisitaren helburua eskualdeko berrikuntza-politiken arloko jardunbide egokiak eta ezagutzak trukatzea da, eta, aldi berean, nazioarteko lankidetzak sustatzen dira. Bidaia horretan, berrikuntza teknologikoan punta-puntakoak diren enpresak eta ikerketa-zentroak bisitatu dira, eta Japoniako merkatua bultzatzen ari diren berrikuntzak eta aurrerapenak bertatik bertara ikusteko aukera eman dute.

Euskadi Basque Country 2025” Nazioartekotze Estrategiaren arabera, Japoniako herrialdea funtsezkoa da. Izan ere, munduko punta-puntako ekonomietako bat da, kultura aberatsenetako eta zaharrenetako bat duena. Gainera, EAEko 376 enpresak baino gehiagok esportatzen dute etengabe Japoniara, eta punta-puntakoa da automobilgintzan, robotikan, elektronikan, makina-erremintan, energia berriztagarrietan, osasunean...

Bidaia horren bidez, BRTA nazioartean indartu nahi da, eta Japoniako eta Euskadiko erakundeen arteko lankidetza areagotu interes komuneko eremuetan.