Joan eduki nagusira

Workshop Teknologia Digitalak

Argitalpen-data: 

Unai Zabala.

Ikerlan Arrasate, workshop teknologia digitalak. Taldeko argazkia zentroaren aurrean

Teknologia digitalei buruzko topaketa gaur egin da, ostirala, Ikerlanen Arrasateko egoitzan, eta 70 bat lagunek parte hartu dute. Basque Research & Technology Alliancek (BRTA) Ikerlan eta Vicomtech-ekin batera antolatutako topaketa honetan, Euskadin egiten den lana ezagutarazi dute teknologia digitaleko adituek.

Digitalizazioa ziztu bizian ari da aurrera egiten, eta industria, energia, mugikortasuna, elikadura, osasuna eta beste alor batzuk iraultzen ari da. Etengabeko eraldaketako testuinguru honetan, ezinbestekoa da egungo errealitatea ulertzea eta estrategiak definitzea, bai Euskadin, bai Europa osoan.

Jardunaldia Rikardo Bueno BRTAko zuzendari nagusiaren ongietorriarekin hasi da. Ondoren, BRTAren teknologia digitalen ikerketa-agenda aurkeztu da. Dokumentu estrategiko horrek eremu digitaleko erronka, lehentasun eta irtenbide nagusiak lantzen ditu, eta digitalizazioak dakartzan erronkei eta aukerei ekiteko ibilbide-orri gisa jokatzen du. Euskadi berrikuntza teknologikoan erreferente gisa kokatzeko diseinatuta dago agenda hori, eta funtsezko puntu hauek lantzen ditu: Euskadiko eta Europako egungo testuingurua, eraldaketa digitalari dagokionez; garapen digitalren oinarri teknologikoak; teknologia disruptiboak eta haien inpaktu potentziala; etorkizunera bideratutako erronka teknologikoak eta I+Gko lehentasunak; irtenbide digital praktiko eta eskalagarriak; eta BRTAko eragileek ekosistema horretan duten gaitasuna eta ekarpena.

Jardunaldia amaitzeko, gaikako bost mahai-inguru egin dira. Horietan, izen handiko adituek funtsezko arlo hautean duten ikuspegia eta esperientzia partekatu dituzte: AA eta datuen zientzia + interakzio-teknologiak; elektronika eta sistema txertatuak + konektibitatea; plataforma digitalak + software-ingeniaritza; zibersegurtasuna; eta teknologia disruptiboak: kuantika eta spintronika. Saio horiei esker, eztabaida aberasgarria egin da teknologia digitalek industriarentzat, akademiarentzat eta, oro har, gizartearentzat dituzten aukerei eta erronkei buruz.

Parte-hartzaile guztiak bat etorri dira: “ekitaldi hau erakundeen, enpresen eta zentro teknologikoen elkarlanerako topagunea izan da, eta digitalizazioaren erronkei aurre egiteko elkarrekin lan egitearen garrantzia nabarmendu dute”.

Ikerlan Arrasate Tecnologías Digitales foto grupal